Nafarroako Foru Komunitatea
2009an CREENA-k, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Saileko, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroak- Centro de Recursos de Educación Especial de Navarra delakoak, “Adimen gaitasun handiak dituzten ikasleen hezkuntza premiak ebaluatzeko prozesua” izeneko (”El proceso evaluador de las necesidades educativas del alumnado con altas capacidades intelectuales”) dokumentua plazaratu zuen, 2008ko Aginduari erantzuteko (93/2008ko Foru Agindua). Dokumentuan, adimen gaitasun handiko ikasleek hezkuntza premia bereziak dituztela aitortu eta berauei erantzuteko, ikasleak antzemateko tresnak proposatu eta ebaluazio psikopedagokikoa burutzeko irizpide eta urratsak azaltzen dira. Hezkuntza-erantzunetan, ohiko neurrietan egokitzapen curricularrak eta antolakuntza aldekoak direnak azaltzen dira eta ez ohikoetan, malgutasun neurriak isladatzen dira.
60/2014 Foru Dekretua, uztailaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako Curriculuma ezartzen duena.
16. artikuluan, Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak atalean
D) Adimen gaitasun handiko ikasleak.
1. Adimen gaitasun handiko ikasleen eskolatzea indarreko araudiak ezartzen duen moduan malgutuko da, halako ikasleentzat hartuko direlarik behar den kualifikazioko langileek Hezkuntza Departamentuak xedatzen dituen baldintzekin identifikatutakoak. Beste jarduera batzuen artean curriculuma aberasteko programen bidez burutuko den malgutze horren barruan sar daiteke bai goragoko ikasmailetako helburu eta gaitasunak eskuratzea, bai edukiak zabaltzea bai eta beste neurri batzuk hartzea ere.
2. Adimen gaitasun handiko ikasleen eta ikasteko bereziki motibatutako ikasleen ikasteko erritmoa eta estiloa aintzat hartuko dira.
24/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena
19. artikuluan, Hezkuntza sostenguko premia berariazkoak dituzten ikasleak atalean.
D) Adimen gaitasun handiko ikasleak.
- Adimen gaitasun handiko ikasleen eskolatzea indarreko araudiak ezartzen duen moduan malgutuko da, halako ikasletzat hartuko direlarik behar den kualifikazioko langileek Hezkuntza Departamentuak xedatzen dituen baldintzekin identifikatutakoak. Beste jarduketa batzuen artean curriculuma aberasteko programen bidez burutuko den malgutze horren barruan sar daiteke bai goragoko ikasmailetako helburu eta gaitasunak eskuratzea, bai edukiak zabaltzea bai eta beste neurri batzuk hartzea ere.
2. Adimen gaitasun handiko ikasleen eta ikasteko bereziki motibatutako ikasleen ikasteko erritmoa eta estiloa aintzat hartuko dira, haien gaitasunak ahalik eta gehien gara daitezen.
Iturria: Etxebarria Aizpuru, I. (2018). Izena duena, da. Adimen gaitasun handikoak. Utriusque Vasconiae. Donostia. (187-218)