Ipar Euskal Herrian

Ipar Euskal Herrian

Legean haur hauek izendatzeko erabiltzen diren deiturak “enfantes précoces”, eta “élêves intellectuellement précoces” dira eta batzuetan, “lénfant surdouè”.

2007ko Zirkularrean, 27, 321-4. artikuluan, adimen aldetik goiztiarrak direnei, gaitasun bereziak dituztenei eta  eskolako jarduerak abiadura handian egiten dituztenei ematen zaien laguntza hobetzea proposatzen da. Horretarako neurri batzuk isladatzen dira.

Haurren antzematea hobetzea, familia eta irakasleei informazioa ematea, hezkuntza arduraduneko sail desberdinen arteko informazio sareak antolatzea eta umeentzako neurri egokiak eta jarraipena egitea.

2009ko zirkularreko eranskinean ikasleen eskola-ibilbidea egokitzeko orientazio eta neurriak azaltzen dira Haur Hezkuntzatik hasita: haur hauen ezaugarriak zeintzuk diren, hauen artean egon daitezkeen profil desberdinak, hizkuntza, oroimena, motibazioa, nortasuna eta egokitzapenaren arabera eskola errendimendu urria dutenak. Ez da identifikazio sistematikoa egitearen beharrik ikusten baina familiek edo irakasleek haur bat adimen handidun gisa antzematen dutenean ahalik eta lasterren erantzutea aholkatzen da. Haurren ebaluazioa egiteko froga psikometrikoak soilik ez erabiltzea proposatzen da. Irakasleari ematen zaio haurraren laguntza pedagogikoaren ardura nagusia baina zuzendariak eta beste hezkuntza sailak (departamentuak eta arduradun akademikoak) eta osasun aldeko profesionalak ere inplikatu egiten dira. Familiekin burutu behar den hartuemanari garrantzi handia ematen zaio eta baliabideak izatea beharrezkoak direla aipatzen da. Hezkuntza neurri batzuk ere proposatzen dira. Hauetatik azelerazioa edo bizkortzea, aberasketa eta sakontzea dira gehien baloratzen direnak eta praktika onak eta metodologia egokiak aztertzea. Azkenik, irakasle eta hezitzaile guztien formazio espezializatua oso garrantzitsua dela aldarrikatzen da.

Iturria: Etxebarria Aizpuru, I. (2018). Izena duena, da. Adimen gaitasun handikoak. Utriusque Vasconiae. Donostia. (187-218)