Author Archives: I.E., Y.O.

Zaindu beharreko harribitxiak

2022ko otsailean argitaratu zuten Hik Hasi aldizkarian  adimen gaitasun handiko ikasleei buruzko erreportajea. Bertan parte hartu genuen: Iban Narbaiza DBHko irakasle eta San Luis La Salleko AGH programaren arreta-arduradunak, Maria del Carmen Perez Aupatuz elkarteko lehendakariak, Izaskun Etxebarria Aizpuru EHUko irakasleak eta Yolanda Olasagarre Irakasleen prestatzaileak. Besteak beste, honakoak aipatu genituen: ikasleen ezaugarriak, eskolan zer-nolako arreta eskaini… Read More »

Zer jakin edo ezagutu beharko lukete adimen gaitasun handikoek eta hauen senitartekoek?

Adimen gaitasun handiak dituen seme edo alaba duzula jakin duzunean ziur aski hau pentsatu duzu: Zerbait esan behar diot? Zer esango diot? Komeni ote zaio AGHk dituela jakitea? Gure ustez ezinbestekoa da nolakoak garen jakitea/ezagutzea horrek dituen abantaila eta eragozpenekin.  Gure izana, gure ezaugarriak zein premiak zeintzuk diren ezagutzea ezinbestekoa da garapen osasuntsua burutzeko. Uste dugu… Read More »

Perfekzionismoa: gauzak bikain egiteko joera

Autore ugarik aztertu dute perfekzionismoaren gaia adimen gaitasun handikoengan. Etxebarriak (2018, 145. or.): “Perfekzionismoa norberari edo besteei, eginkizun desberdinetan, bizitzaren esparru anitzetan, ez guztietan, goi mailako kalitatea eskatzean datza: gauzak bikain egin, hobetu, norberari gehiago eskatu, xumea dena konplexu bihurtu.” Perfekzionismo mota desberdinak daudela esaten dute, osasuntsua izan daitekeen batetik hasita balizko ez osasuntsu bateraino.… Read More »

Adimen eta Talentuaren Nazioarteko Gailur Birtuala

Inteligentzia eta Talentuaren Nazioarteko Gailur Birtuala (CIVIT). Ekitaldi birtuala izanen da. Gaitasun handikoen, adimenaren eta talentuaren garapenaren inguruan ikasteko, besteak beste: haur eta gazteei arreta emateko tresnak, estrategiak, eredu eta hezkuntza-berrikuntzak ezagutzera emateko.  2020ko apirilaren 20tik 27ra. Informazio gehiago:                                    … Read More »

COVID-19-Irakasleendako aholkuak

COVID-19ak eraginda aurrez aurreko eskolak eten egin dira eta on line moduan emanen dira. Denok egoera berri baten aurrean gaude, bai irakasleok bai ikasleak. Aukera egokia iruditu zaigu egun hauetarako aholku eta irizpide batzuk batzuk eskaintzea lagungarriak izan daitezkeelakoan. Ikasleekin modu ez presentzialean lan egin behar duzuenez, egoera hori AGHko ikasleekin beste modu batera lan… Read More »

Kitzikakortasun emozionala: zer den jakin eta zer egin horren aurrean.

Adimen gaitasun handiko pertsonen ezaugarrietako batzuk kitzikakortasunak dira: intelektuala, irudimenekoa, psikomotorea, zentzumenetakoa eta emozionala, alegia. Sarrera honetan, kitzikakortasun emozionala ulertzeko eta zer den jakiteko orientabideak eman nahi ditugu. Bi testu hartuko ditugu kontuan horretarako. Bata, Izaskun Etxebarriak idatzitako liburua “Izena duena, da. Adimen gaitasun handikoak” eta, bestea, Susan Daniels eta Michael Piechowskik editore gisa argitaratutako… Read More »

AGH ikasleei Hezkuntza-arreta emateko plana 2019-2022-EJ-HS

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak Adimen gaitasun handiko ikasleei Hezkuntza-arreta emateko plana 2019-2022 eperako onartu du. Dokumentua eskuratu edo kontsultatu nahi izanez gero, hona hemen lotura: euskaraz eta gaztelaniaz. Txostenean aipatzen direnak: EAEko AGH ikasleen arretaren azterketa, kontzeptualizazioa, hezkuntza arloan esku hartzeko printzipioak, identifikatzeko eta erantzuteko prozesua, helburuak, ekintzak eta lorpen adierazleak. Eranskinetan: identifikatzeko test eta proba psikopedagogikoen zerrenda,… Read More »

Legeria

Legeria Atal honetan gure lurraldeetan indarrean dauden legeak eta adiminstrazio publikoetatik eman diren urratsak jasotzen saiatuko gara. Azken finean, euskarazko ereduetan dauden adimen gaitasun handiko ikasleei  aplikatu dakizkien arauak jaso nahi ditugu. Arauez gain, administrazio horietan sortu diren  dokumentu markoak zein atal adiminstratiboak ezagutzera eman. Estatu Espainiarrean 8/2013ko abenduaren 9ko, HEZKUNTZA LEGE ORGANIKOA. (LOMCE delakoa) Ley… Read More »