Esku-hartzea

Esku-hartzea

Atal honetan adimen gaitasun handiko ikasle edota seme-alabekin eskolan zein familian edo etxean burutu daitezkeen esku-hartzeak biltzen eta eskura jartzen saiatuko gara.

Eskolarako

Eskolarako  esku-hartzeak zeintzuk izan daitezkeen azaldu, alegia, eskolan hartu daitezkeen neurriak zein diren aipatu eta neurri horiek inplementatzeko orientabideak eskaini. Esate baterako, ikasle bat mailaz igotzeko prozesua  nola egin azaldu. Eskolaldia malgutzea diogunean zer esan nahi dugun zehaztu: eskolara denbora baino lehen sartzea, mailaz igotzea, bi ikasturte bakar batean egitea, malgutzea gela barruan edota ikasgai batean egitea. Edo, eman dezagun, esku-hartzea curriculumaren aberastea baldin bada, zer neurri har daitezkeen eta nola, alegia, edukiari, produktuari edo prozesuari begira, edukiak eta curriculuma trinkotzea, gaitasunaren arabera eskolan ikasleak talde txikitan elkartzea…

Eskolako esku-hartzeen barruan ezinbestekoa iruditzen zaigu ikasle hauen ezaugarri sozio-emozionalak kontuan hartzea eta horretarako behar diren lanketa eta egokitzapenak bideratzea eskolaren testuinguruan. Esate baterako, sentiberatasun handia eta emozio sakonak izan ditzakete eta, ondorioz, erantzun emozional intentsuak (trinkoak) izan. Zentzumenen garapen handia dela-eta, zentzumenen bidez asko goza dezakete baina baita sufritu ere (usainak, zaratak, soinuak, zaporeak, ukituak …). Edota, indarrean dauden arau eta ohiturak zalantzan jartzeko joera izan dezaketenez, horiek onartzeko azalpenak eskatzen dituzte.

Ikasle hauetako askok  justizia-sen handia erakusten dute  txikitatik eta alde etikoaz arduratzen dira, hortaz, alderdi hori lantzeko zer egin daitekeen adieraztea.

 

Etxean zer egin

Familiek sarritan orientabideak behar izaten dituzte haien seme-alaben garapen osoa bideratze aldera. Bide horretan lagundu badiezaiekegu gure esperientzia eskaini nahi diegu.

Etxean zer egin dezaketen haien seme-alabei laguntzeko, nola osatu dezaketen eskolako eta etxeko lana, biak osagarri eta bateragarri izan daitezen.

Azkenik, eskola eta familiaren arteko osagarritasuna nola bilatu daitekeen ere kontuan hartuko dugu. Azken finean pertsona berarengan bi eragile horiek elkarrekin aritzea da aukerarik onena, horretarako baldintzak baldin badaude eta ez badaude horiek sortzeko urratsak eman.