Tag Archives: esku-hartzea

Zer jakin edo ezagutu beharko lukete adimen gaitasun handikoek eta hauen senitartekoek?

Adimen gaitasun handiak dituen seme edo alaba duzula jakin duzunean ziur aski hau pentsatu duzu: Zerbait esan behar diot? Zer esango diot? Komeni ote zaio AGHk dituela jakitea? Gure ustez ezinbestekoa da nolakoak garen jakitea/ezagutzea horrek dituen abantaila eta eragozpenekin.  Gure izana, gure ezaugarriak zein premiak zeintzuk diren ezagutzea ezinbestekoa da garapen osasuntsua burutzeko. Uste dugu… Read More »

Perfekzionismoa: gauzak bikain egiteko joera

Autore ugarik aztertu dute perfekzionismoaren gaia adimen gaitasun handikoengan. Etxebarriak (2018, 145. or.): “Perfekzionismoa norberari edo besteei, eginkizun desberdinetan, bizitzaren esparru anitzetan, ez guztietan, goi mailako kalitatea eskatzean datza: gauzak bikain egin, hobetu, norberari gehiago eskatu, xumea dena konplexu bihurtu.” Perfekzionismo mota desberdinak daudela esaten dute, osasuntsua izan daitekeen batetik hasita balizko ez osasuntsu bateraino.… Read More »

COVID-19-Irakasleendako aholkuak

COVID-19ak eraginda aurrez aurreko eskolak eten egin dira eta on line moduan emanen dira. Denok egoera berri baten aurrean gaude, bai irakasleok bai ikasleak. Aukera egokia iruditu zaigu egun hauetarako aholku eta irizpide batzuk batzuk eskaintzea lagungarriak izan daitezkeelakoan. Ikasleekin modu ez presentzialean lan egin behar duzuenez, egoera hori AGHko ikasleekin beste modu batera lan… Read More »

Kitzikakortasun emozionala: zer den jakin eta zer egin horren aurrean.

Adimen gaitasun handiko pertsonen ezaugarrietako batzuk kitzikakortasunak dira: intelektuala, irudimenekoa, psikomotorea, zentzumenetakoa eta emozionala, alegia. Sarrera honetan, kitzikakortasun emozionala ulertzeko eta zer den jakiteko orientabideak eman nahi ditugu. Bi testu hartuko ditugu kontuan horretarako. Bata, Izaskun Etxebarriak idatzitako liburua “Izena duena, da. Adimen gaitasun handikoak” eta, bestea, Susan Daniels eta Michael Piechowskik editore gisa argitaratutako… Read More »

AGH ikasleei Hezkuntza-arreta emateko plana 2019-2022-EJ-HS

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak Adimen gaitasun handiko ikasleei Hezkuntza-arreta emateko plana 2019-2022 eperako onartu du. Dokumentua eskuratu edo kontsultatu nahi izanez gero, hona hemen lotura: euskaraz eta gaztelaniaz. Txostenean aipatzen direnak: EAEko AGH ikasleen arretaren azterketa, kontzeptualizazioa, hezkuntza arloan esku hartzeko printzipioak, identifikatzeko eta erantzuteko prozesua, helburuak, ekintzak eta lorpen adierazleak. Eranskinetan: identifikatzeko test eta proba psikopedagogikoen zerrenda,… Read More »

UEUko ikastaroa Iruñean

Adimen gaitasun handien inguruan ezagutza eta formazio gutxi izaten dugu oro har. Hori dela eta irakasle, hezitzaile eta familiak galduta ibiltzen dira ikasle hauek antzemateko, ulertzeko eta beharrezkoa duten hezkuntza-erantzun egokia eskaintzeko.                          Informazio gehiago Zer Ikastaroa  (8 ordu).  Ezinbestekoak diren kontzeptu, ezagutza, lege… Read More »

ICM eredua – J. VanTassel-Baska

Orri hauetan esku hartze eredu batzuei buruzko informazioa helarazten saiatuko gara. Oraingoan J. VanTassel-Baskaren proposamenari helduko diogu azaletik bada ere. Proposamen hau arlo akademikoari lotua dago, beraz, ezinbestez arlo sozio-emozionalarekin zein arlo etikoarekin osatu beharko litzateke, gure ustez. Eredu hau, bereziki, aukeratu dugu gure inguruko eskoletan gaur egun aplikagarria eta egingarria izan daitekeelako. Beste eredu k… Read More »

Nazioarteko jardunaldiak-Tenerife

Zer Adimen gaitasun handien inguruan Nazioarteko Jardunaldiak. Esku-hartzeak.  “Jornadas Internacionales sobre Panorámica de Intervención en Altas Capacidades Intelectuales, 4ª Edición.” Non Tenerifen, La Laguna Unibertsitatean  Noiz 2019ko ekainaren 19-21 bitartean Izena emateko  Izena emateko bi formatu daude, presentziala eta online.Zuen interesekoa izan daitekeela-eta hona webgunearen lotura:                  … Read More »

Eskola urteak malgutzea, flexibilizatzea.

Eskola urteak malgutzea, flexibilizatzea Eskolako orduen malgutze mota asko badirela jakinda ere. Artikulu honetan ikasmailaz igotzeaz arituko gara, alegia, ikaslea, bere adina kontuan hartuta goragoko beste ikasmaila batera igarotzea. Adimen gaitasun handiko ikasleekin hartu daitezkeen neurrietako bat dugu flexibilizazioa. Gure inguruan, ez da oso ohikoa, bai ordea beste batzuetan, hala ere, neurri hau zenbaitetan hartzen… Read More »