EAE

Euskal Autonomia Elkartea

236/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa,  Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculuma zehaztu eta ezartzen duena. EHAA, 2016-01-15

  1. kapituluan, hezkuntza inklusiboak aniztasun guztiak aintzat hartu behar dituela dioa eta hauen artean gaitasunak.
  2. artikuluan, Aniztasunari erantzuteko neurrietan alegia, “Berariazko hezkuntza-laguntza behar duten ikasleak garaiz hautemateko mekanismoak ezarri behar dira ikastetxeetan, honako ikasle hauek banakako hezkuntza-arreta behar baitute, ondorengo baldintza hauetakoren batengatik:(…)

-Gaitasun intelektuak handiak dituztenek”

Hartu beharreko neurrietan ikasleen ikasteko interes, gaitasun, konpetentzia eta motibazioa kontutan izan behar direla aitortzen da eta irakasle zein profesional espezializatuak ezartzea. Halaber, tutoretza pertsonalizatuak, aberasteko metodologia-aldaketak, banakako planak, curriculuma aberastea, aldatzea edo hedatzea eta eskolatze-aldia malgutzea aipatzen dira. Gaitasun intelektual handiko ikasleen eskolatzea malgua izan daiteke, beren ikaskuntza-erritmora egokitzeko. Horrela, lehenago sar daitezke etapan, edo haren iraupena laburtu, baldin eta hori bada ikaslearen oreka pertsonala eta gizarteratzea garatzeko erarik egokiena. Ikasle horiekin esku hartzeko proposamenak plan pertsonalizatu batean jasoko dira, normalizazio- eta inklusio-irizpideak betez eta arreta integrala bermatuz.

Iturria: Etxebarria Aizpuru, I. (2018). Izena duena, da. Adimen gaitasun handikoak. Utriusque Vasconiae. Donostia. (187-218)

Dokumentuak

2018-19 Ikasturtearen antolakuntza arautzen duten Ebazpenetan

 HH, LH eta  BHkoetan honakoa agertzen da: 

2.2.3 Adimen-gaitasun handiak dituzten ikasleak.

Ikasle hauei beren ahalmenak osoki garatzea bermatuko dien arreta eman behar zaie. Horretarako, beharrezkoa da haien ezaugarriak, premiak, aurkitzen dituzten zailtasunak eta har daitezkeen neurriak sakon ezagutzea. Horrela, irakasle batek ikasleren bati adimen-gaitasun handikoa denaren antza hartzen badio, zentroko orientatzaileari jakinarazi behar dio ahalik eta arinen, berritzeguneko dagokion aholkulariaren laguntzaz ikaslearen beharretara egokituko den jarduera-plan bat abiarazte aldera. Horren gainean, Adimen-gaitasun handiko ikasleentzako jarduera-plana eta Adimen-gaitasunhandiko ikasleentzako hezkuntza-orientazioak dokumentuetan irakasleek oso informazio baliagarria aurki dezakete. Halaber, baliagarriak izan daitezke curriculuma aberasteari buruzko zenbaitorientazio eta material.