Category Archives: Esku-hartzea

Perfekzionismoa: gauzak bikain egiteko joera

Autore ugarik aztertu dute perfekzionismoaren gaia adimen gaitasun handikoengan. Etxebarriak (2018, 145. or.): “Perfekzionismoa norberari edo besteei, eginkizun desberdinetan, bizitzaren esparru anitzetan, ez guztietan, goi mailako kalitatea eskatzean datza: gauzak bikain egin, hobetu, norberari gehiago eskatu, xumea dena konplexu bihurtu.” Perfekzionismo mota desberdinak daudela esaten dute, osasuntsua izan daitekeen batetik hasita balizko ez osasuntsu bateraino.… Read More »

COVID-19-Irakasleendako aholkuak

COVID-19ak eraginda aurrez aurreko eskolak eten egin dira eta on line moduan emanen dira. Denok egoera berri baten aurrean gaude, bai irakasleok bai ikasleak. Aukera egokia iruditu zaigu egun hauetarako aholku eta irizpide batzuk batzuk eskaintzea lagungarriak izan daitezkeelakoan. Ikasleekin modu ez presentzialean lan egin behar duzuenez, egoera hori AGHko ikasleekin beste modu batera lan… Read More »

Kitzikakortasun emozionala: zer den jakin eta zer egin horren aurrean.

Adimen gaitasun handiko pertsonen ezaugarrietako batzuk kitzikakortasunak dira: intelektuala, irudimenekoa, psikomotorea, zentzumenetakoa eta emozionala, alegia. Sarrera honetan, kitzikakortasun emozionala ulertzeko eta zer den jakiteko orientabideak eman nahi ditugu. Bi testu hartuko ditugu kontuan horretarako. Bata, Izaskun Etxebarriak idatzitako liburua “Izena duena, da. Adimen gaitasun handikoak” eta, bestea, Susan Daniels eta Michael Piechowskik editore gisa argitaratutako… Read More »

ICM eredua – J. VanTassel-Baska

Orri hauetan esku hartze eredu batzuei buruzko informazioa helarazten saiatuko gara. Oraingoan J. VanTassel-Baskaren proposamenari helduko diogu azaletik bada ere. Proposamen hau arlo akademikoari lotua dago, beraz, ezinbestez arlo sozio-emozionalarekin zein arlo etikoarekin osatu beharko litzateke, gure ustez. Eredu hau, bereziki, aukeratu dugu gure inguruko eskoletan gaur egun aplikagarria eta egingarria izan daitekeelako. Beste eredu k… Read More »

Eskola urteak malgutzea, flexibilizatzea.

Eskola urteak malgutzea, flexibilizatzea Eskolako orduen malgutze mota asko badirela jakinda ere. Artikulu honetan ikasmailaz igotzeaz arituko gara, alegia, ikaslea, bere adina kontuan hartuta goragoko beste ikasmaila batera igarotzea. Adimen gaitasun handiko ikasleekin hartu daitezkeen neurrietako bat dugu flexibilizazioa. Gure inguruan, ez da oso ohikoa, bai ordea beste batzuetan, hala ere, neurri hau zenbaitetan hartzen… Read More »

AGH ikasleen guraso eta irakasleendako aholkuak

Adimen gaitasun handikoen guraso eta irakasleendako aholkuak Ondoren proposatzen diren aholkuak adimen gaitasun handiak dituzten ikasleen hezkuntzarako baliagarriak dira eta neurri handi edo txikiagoan ikasle guztientzat ere bai. Haurra dela gogoan izan eta den bezala, beldurrik izan gabe, onartu. Adimen gaitasun handiak izateak ez du esan nahi dena dakienik eta arlo guztietan bikaina denik. Haur… Read More »