Honi buruz

Nortzuk gara

Izaskun Etxebarria eta Yolanda Olasagarre bizkaitar eta nafarrak gara. Gure ibilbide profesionala hezkuntza-alorreko eremu anitzetan burutu dugu. Izan ere, Adimen Gaitasun Handikoen inguruan dugun interesa eta ardura aspaldikoa da eta gure esperientzia zuekin partekatu nahi dugu beti ere Adimen gaitasun handikoen, hauen familien zein hezitzaileen egoera, kezkak eta arazoak hobetzeko asmoz.

Helburuak

Aurrean duzun blogak helburu desberdinak lortu nahi ditu.

  • AGHkoen egoera hobetzeko ekarpena egin, hauen ongizatea lortu eta gizarteko egokitzapen osasuntsu eta zorionekoa burutzeko argibideak eskaini.
  • Nazioarteko adituen ekarpenak eta ikerketak zabaldu.
  • Hezkuntza formala arautzen duen araudi eta legedia ezagutzera eman.
  • Baliabide material zein giza-baliabideak azaldu.
  • Familia, irakasle, hezitzaile eta AGHkoen bizipen desberdinak tartekatzeko tokia eskaini. Irakasleei laguntzea. Familiei laguntzea. Ikasle hauei laguntzea
  • Nazioartean, gaiaz burutzen diren jardunaldi, ikastaro eta kongresuen berri emon.
  • Euskarazko irakaskuntzan gai honetan aurrerapausoak emateko bideak aurkeztea.