COVID-19-Irakasleendako aholkuak

By | 2020-03-18

COVID-19ak eraginda aurrez aurreko eskolak eten egin dira eta on line moduan emanen dira. Denok egoera berri baten aurrean gaude, bai irakasleok bai ikasleak. Aukera egokia iruditu zaigu egun hauetarako aholku eta irizpide batzuk batzuk eskaintzea lagungarriak izan daitezkeelakoan.

Ikasleekin modu ez presentzialean lan egin behar duzuenez, egoera hori AGHko ikasleekin beste modu batera lan egiteko aukera probestu dezakezuela iruditzen zaigu. Ikasle hauei ere egokitutako irakas-ikaskuntzarekin jarrai dezazuen animatu nahi dizuegu.

Hemen plazaratzen ditugun aholku, irizpide eta proposamenak  zuen ikasleen profilaren eta adinaren arabera egokitu behar dituzue.

Proposamenak egokiak izan daitezke arlo ezberdinetan lantzeko: hizkuntza, matematika, biologia, geografia, gizarte, filosofia, teknologia…

Irizpide orokorrak

  • Gogoratu haien interesetatik abiatu. Horretarako ikasle hauei ideiak eskatu zer egin nahi duten erabakitzeko,  bide horretan zuen laguntza eskaini eta aholkuak eman.
  • Ez dezatela dakitena egin. Gai berri bati buruz zer dakiten ez baldin badakizue, esaterako, ikasleei beraiei galdetu edo zuek jarduera baten bidez zer dakiten egiaztatu.
  • Sormenaren garrantzia arlo guztietan kontuan hartu.
  • Ikasleei ekoizpen bat eskatu, baloratuko dena eta zuen oharrak eta iradokizunak jasoko dituena.

Proposamenak

  • Epidemia honi aurregiteko proposamenak  egin ditzaten eskatu, beti ere, arrisku egoerak  ekiditeko baina isolatuta egon gabe, kontaktu soziala galdu gabe,  eguzki izpiak harturik…  
  • Ikasle hauetako batzuek matematikan aurreratuak baldin badude, orain etengabe ematen ari diren datu horien guztien interpretazioa egin dezaten, adibidez, kurba famatuarena.
  • Epidemiologo garrantzitsuenen bilaketa egin dezaten. Horietako baten biografia aztertu.
  • Galderak proposatu: Zer dakigu birusari buruz? Zergatik zabaldu da lehenago zenbait tokitan? Zeintzuk dira horren arrazoiak?
  • Planteamendu etikoa eta justiziaren inguruko galderak sortzen baldin bazaizkie, horiek formulatzen lagundu eta kezka baldin badute gaia lantzen has daitezela. Adibidez: Zergatik gertatu da? Nork behar du laguntza gehien? Zer egin dute agintariek? Zer egin dezakegu herritarrok?

Baliabide batzuk


Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *