Legeria

By | 2019-09-24

Legeria

Atal honetan gure lurraldeetan indarrean dauden legeak eta adiminstrazio publikoetatik eman diren urratsak jasotzen saiatuko gara. Azken finean, euskarazko ereduetan dauden adimen gaitasun handiko ikasleei  aplikatu dakizkien arauak jaso nahi ditugu. Arauez gain, administrazio horietan sortu diren  dokumentu markoak zein atal adiminstratiboak ezagutzera eman.

Estatu Espainiarrean

8/2013ko abenduaren 9ko, HEZKUNTZA LEGE ORGANIKOA. (LOMCE delakoa) Ley Orgánica para la mejora de la calidad educativa.

Lege organiko honetan, Adimen gaitasun handiko ikasleak “hezkuntza premia zehatzak” dituzten ikasleak direla adierazten da. Hasierako arrazoietan, Autonomia Elkarte bakoitzari, Adimen Gaitasun Handiak dituzten ikasleei (beste ikasle batzuen artean), gorengo garapen pertsonala, intelektuala, soziala eta emozionala garatzeko, beharrezkoak diren baliabideak jartzea dagokiela dio.

  1. artikulua  ”Corresponde a las Administraciones educativas asegurar los recursos necesarios para que los alumnos y alumnas que requieran una atención educativa diferente a la ordinaria, por presentar necesidades educativas especiales, por dificultades específicas de aprendizaje, TDH, por sus altas capacidades intelectuales, por haberse incorporado tarde al sistema educativo o por condiciones personales o de historia escolar, puedan alcanzar el máximo desarrollo posible de sus capacidades personales y, en todo caso, los objetivos establecidos con carácter general para todo el alumnado”.
  2. artikulua “Corresponde a las Administraciones educativas adoptar las medidas necesarias para identificar al alumnado con Altas Capacidades Intelectuales y valorar de forma temprana sus necesidades. Asímismo, les corresponde adoptar planes de actuación adecuados a dichas necesidades.

126/2014ko  eta 1105/2014ko Errege Dekretuetan, aurrekoa berretsi eta jarduera planak burutu behar direla agintzen da, hauen artean Aberasketa Curricularra eta eskolatze aldiaren malgutasuna. Malgutasunean ikasleek landu beharreko edukiak, gaitasunak, erritmoa eta motibazioa aipatzen dira.

Gela irekiak

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 20koa, Adimen gaitasun handiko ikasleendako gela irekiak eta espezializatuak Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan Ceutan eta Melillan.

Frantziar Estatua

RAPPORT Jean Pierre Delaubier. Au ministre de l´Ëducation nationale. La scolarisation des élèves intellectuellement précoces (Janvier 2002). Lehenengoz lan-talde garrantzitsua osatu zen.

B.O. Nº 38 du octobre 2007. CIRCULAIRE nº 2007-158. Parcours scolaire des èléves intellectuellement précoces ou manifestant des aptitudes particullières a lécole et au collège. (Octobre 2007).

B.O. Nº 45 Bulletin officiel du 3 décembre 2009. CIRCULAIRE nº 2009-168 du 12 novembre 2009. Guide d´aide à la conception de modules de formation pour une prise en compte des èléves intellectuellement précoces. (Decembre 2009).

Iturriak: 

Etxebarria Aizpuru, I. (2018). Izena duena, da. Adimen gaitasun handikoak. Utriusque Vasconiae. Donostia. (187-218)

Aldizkari Ofizialak

Partekatu sarrera hau sare sozialetan
Tweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Pin on Pinterest
Pinterest
Share on LinkedIn
Linkedin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude